Asier Arzuaga

Biografia

Telekomunikazioetako Ingeniaria da —Bilboko IITGET, 1999—, eta Executive MBA —Deusto Business School (2012)—. Hewlett Packard, Ericsson eta Tecnalia enpresetan eman zituen ibilbide profesionalaren lehen urratsak, profil tekniko eta komertzialeko zenbait postutan.

Ondoren, ZIV taldean jardun zen (2022), konpainiaren alor teknikoaren eta Smartgrid produktuen garapenaren arduradun, eta ZIV Metering saileko zuzendari nagusia izan zen (BT eta MT produktuen arduraduna, zenbait herrialdetako jardueraren buru zela; besteak beste, Indiako eta Frantziako instalazio berriena).

Teknologiako presidenteorde nagusia izan zen Aclaran (Hubell), eta 2018an IBILeko zuzendari nagusi izendatu zuten. Repsol taldekoa da IBIL, teknologiaren eta Espainian zein Portugalen ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuen arlokoa.

Han lau urte eman eta sektorearen hazkunde nabarmenean esku hartu ondoren, 2002ko apirilean beste kargu batean hasi zen Aitor: ALBA Emission Free Energyko zuzendari nagusi, trantsizio energetikoaren arloko negozioak garatzen dituen Petronorren sozietate berrikoa, alegia. Besteak beste, alor hauek jorratzen ditu konpainia berriak: hidrogeno berriztagarriko instalazioen garapena eta jarduera, erregai sintetikoak, hondakinen berrerabilpena eta energia-komunitate berriztagarrien garapena.

Bestalde, Asimob enpresaren sortzaileetakoa eta estrategia arduraduna ere bada Aitor. Adimen artifizialaren bidez errepideak seguruagoak izan daitezen teknologia garatzen du Asimob startupak. Repsol Taldeko Edinor enpresako presidentea ere bada Aitor, eta Renault Taldeko Elto Iberiako aholkularia izan da.

Hogeita hamar bat argitalpen tekniko plazaratu ditu Aitorrek, eta bi patente ditu, sare elektriko adimendunen, ibilgailu elektrikoen eta komunikazio industrialen alorretakoak biak ere. Euskal Herriko Telekomunikazioetako Ingeniarien Elkargoko zuzendaritza-batzordeko kidea da, eta IEEEko senior kidea.

Biografia osoa ikusteko, jo https://www.linkedin.com/in/aitorarzuaga/-ra

Hirugarren eztabaida mahaia: Aldaketa klimatiko/energetikoa

Gai horretan adituak diren lau espezialista aldaketa klimatiko/energetikoak enpleguan dituen erronken inguruan arituko dira eztabaidan, moderatzaile baten gidaritzapean.

  • Otsailaren 16an

  • 17:00 – 17:45

  • OE Aretoa