Biografia
Psikologian doktorea (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Neuropsikologia Klinikoan masterduna (Bartzelonako Unibertsitatea), MBA (Deustuko Unibertsitatea), Estatistika Metodo Aurreratuetan Aditua (UNED) eta Helduen Hezkuntzan Aditua (Salamancako Unibertsitate Pontifikala).
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egogain Zentro Gerontologikoan egin zuen lan 1989tik 1998ra; 1999tik 2017ra, berriz, zenbait kargu izan zituen Matia Fundazioan eta Matia Institutuan; 2015etik 2019ra, International Association of Gerontology and Geriatrics erakundeko Gizarte eta Portaera Zientzien Europako Saileko lehendakaria izan zen.
Irakasle jardun da Espainiako zenbait unibertsitatetan (Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Santiago de Compostelako Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea…), bai eta atzerriko batzuetan ere (Txileko Unibertsitate Katolikoa, AEBko Cornell University, Portoko unibertsitatea…, besteak beste), eta Espainiako zein nazioarteko ikerketa-proiektu ugaritan hartu du parte.
Sari ugari jasoa da (ACRA-Kataluniako Laguntza Baliabideen Elkartearen Saria, 2015ean; Zahartzearen Ikerketako IMSERSO Saria, 2004an eta 2008an; Areces Fundazioaren-CHH Fundazioaren Ikerketa Saria, 2007an; Ikerketa Sozialeko «Obra Social Caja Madrid» Saria, 2005ean), eta nazioarteko lankidetzan lan egin du, zahartzearen eta zahartzaroaren alorretan.
Boluntario aritzen da herritar behartsuenen eskubideen eta gizarte-bazterketa jasaten duten haurren eta helduen alde diharduten zenbait elkartetan.
Artikulu zientifiko ugari ere argitaratua da prentsa idatzian, eta zenbait liburu idatzi ditu adinekoen arretaz eta haiekiko esku-hartzeaz. 2021eko urrian, hau plazaratu zuen Destino argitaletxean: Pasos para una nueva vejez.
Lehenengo eztabaida-mahaia: Aldaketa demografikoa.
Gai horretan adituak diren lau espezialista aldaketa demografikoak enpleguan dituen erronken inguruan arituko dira eztabaidan, moderatzaile baten gidaritzapean.