Jon Barrutia

Biografia

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko aholkulari ere bada, eta erakunde horretako memoria sozioekonomikoaren batzordeko burua. Enpresaren Ekonomian doktore eta katedraduna da, eta zenbait kargu izan ditu unibertsitatetik kanpo; besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen zuzendari, Unibertsitate eta Ikerkuntzako sailburuorde, DIPC-Donostia International Physics Center, Robotiker, Gaiker, Labein, Tekniker eta Inasmeten patronatuetako kide. Unibertsitatean, berriz, kargu hauek izan ditu: EHUko Arazo Ekonomikoetarako errektoreorde, Enpresa Institutuko idazkari, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanordea, Euskoiker-en patronatuko kide eta Ekonomia Finantzarioaren II. Saileko zuzendari.

Gai hauekin lotura duten zenbait unibertsitate-masterretan hartzen du parte: berrikuntza eta nazioartekotzea, biomedikuntza, ekintzailetza eta, oro har, enpresa-zuzendaritza. Graduondoko lanetan, berriz, doktoretza-programetan etenik gabe jardun da 1990az geroztik.

Ikerketari dagokionez, alor hauek jorratu ditu batik bat: Berrikuntza (zehazki, ezagutza zientifikoaren transferentzia), Berrikuntza Soziala, Zuzendarien Trebakuntza eta Goi Mailako Irakaskuntza Guneen diseinua.

Hainbat artikulu, liburu-kapitulu eta liburu argitaratu ditu (70etik gora) Wos, Scopus, Latindex, Repec, Thompson-Civitas, Nova Science, Current Research eta Springeren eta proceding liburuetan.

Erakunde eta batzorde hauetako kide da: Management Letters-Cuadernos de Gestióneko batzorde zientifikoa, European Research on Management and Business Economicseko kontseilu editoriala, Ekonomiazeko kontseilu editoriala eta PCUPeko 360: Revista de Ciencias de Gestióneko kontseilu editorialekoa.

Espainiako eta nazioarteko argitalpenak ebaluatzen ditu, eta nazioarteko proiektuak.

SAMa izan zen (Senior Associated Member) Oxfordeko Unibertsitateko St Anthony’s Collegeko European Studies Centre-n (2007); Bordeleko IAEren laguntzaile jardun da, eta PUCP-Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifikaleko ikerketa- eta ebaluazio-lanetan aritzen da; halaber, UNAM-Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Administrazio Zientzietako programan maiz jarduten da, doktore-tesien ebaluatzaile, aholkulari eta epaimahaiko kide gisa.

Bigarren eztabaida-mahaia: Aldaketa teknologikoa eta digitala.

Gai horretan adituak diren lau espezialista aldaketa teknologikoak enpleguan dituen erronken inguruan arituko dira eztabaidan, moderatzaile baten gidaritzapean.

  • Otsailaren 16an

  • 16:15 – 17:00

  • OE Aretoa