Biografia
Euskadiko Energiaren Kluster Elkarteko zuzendari nagusi Jose Ignacio Hormaetxe bideetako ingeniaria da, Hidraulikan eta Energian espezializatua (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa, 1986).
Enpresen Zuzendaritzako masterduna da Marketin espezialitatean (INSIDE, Deustuko Unibertsitatea, 1991). Gaur egun, 2013ko martxotik, Euskadiko Energiaren Kluster Elkarteko zuzendari nagusia da.
Elkarteak 200 enpresa eta erakunde baino gehiago biltzen ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko energia-sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea du helburu (ETE-ei arreta berezia eskainita), garapen teknologikoaren, nazioartekotzearen, talentuaren eta jasangarritasunaren arloetan lankidetza jorratuz. 2006ko otsailetik 2013ko martxora arte Energiaren Euskal Erakundeko (EEE, Eusko Jaurlaritzaren energia-agentzia ) zuzendari nagusia izan zen.
Era berean, ardura-postu horretan zela, administrazio-kontseiluko kide izan zen EEE partaide duten zenbait enpresatan, honako hauetan, adibidez: Naturgas Energía, Bahía Bizkaia Gas eta IBIL. Halaber, CIC energiGUNE energia-teknologien ikerketa-zentroko eta CADEM eta SHESA (Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi SA) sozietate publikoetako lehendakaria izan da. 1998tik 2006ko otsailera GAMESA taldean aritu zen, eta 2004tik aurrera GAMESA EOLICAko operazio-buru izan zen. Enpresa hori liderra da aerosorgailuen eta parke eolikoen diseinuan, fabrikazioan eta mantentze-lanetan. Aurretik, GAMESA taldeko SIEMSA enpresako zuzendari nagusia izan zen.
Enpresa horren jarduera nagusia instalazio elektrikoen muntaketa- eta mantentze-lanak dira. 1995etik 1998ra COINPASA taldeko marketin-zuzendaria izan zen, ingeniaritzako eta aholkularitzako enpresetan. Lehenago, 1987tik 1995aren amaiera aldera arte, ROBOTIKER teknologia-zentroan egin zuen lan, zenbait ardura-postutan. Hala, besteak beste, zentroko zuzendari komertziala (1989-1991) eta zuzendariondokoa (1991-1995) izan zen.
Hirugarren eztabaida mahaia: Aldaketa klimatiko/energetikoa
Gai horretan adituak diren lau espezialista aldaketa klimatiko/energetikoak enpleguan dituen erronken inguruan arituko dira eztabaidan, moderatzaile baten gidaritzapean.