Lucía Gorjón

Biografia

Cum laude doktorea da, ekonomian (Euskal Herriko Unibertsitatea; gainbegiralea, Sara de La Rica). FEDEAn ekin zion ibilbide profesionalari, eta ikertzaile gonbidatua izan da Alemaniako Garapen Institutuan (DEA), Munduko Bankuarekin elkarlanean.

Hauek ditu ikerketa-eremu: lan-merkatua, generoa eta pobrezia. Artikulu ugari plazaratu ditu nazioarteko aldizkari akademikoetan.

ISEAKen hainbat proiekturen koordinatzailea da, eta estatuko eta eskualdeko erakunde publikoekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin egiten du lan. Zehazki, arriskupean dauden zenbait talderen aldeko politika publikoen inpaktua ebaluatu du, batez ere gutxieneko errentek, enplegu-politika aktiboek, gazteentzako prestakuntza-programek eta genero-arrakalen aurkakoek dutena. 2019an, teknologia, finantzak eta politika irauliko dituzten 35 urtetik beherako 29 emakume espainiarren zerrendan sartu zuen Business Insider-ek.

Bigarren eztabaida-mahaia: Aldaketa teknologikoa eta digitala.

Moderadoratzailea

Gai horretan adituak diren lau espezialista aldaketa teknologikoak enpleguan dituen erronken inguruan arituko dira eztabaidan, moderatzaile baten gidaritzapean.

  • Otsailaren 16an

  • 16:15 – 17:00

  • OE Aretoa