Manuel Hidalgo

Biografia

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (Sevillako Unibertsitatea), Msc in Economics (Pompeu Fabra Unibertsitatea; doktoretza ere unibertsitate horretan egin zuen).

Andaluziako Estatistika Institutuan egin zuen lan, eta Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitateko irakaslea da 1998tik.

Harrezkeroztik, zenbait ikerketa-lan argitaratu ditu, eta ezagutza transferitzeko kontratu ugari izenpetu ditu administrazioarekin eta enpresekin. Zutabegile ere jardun da; besteak beste, Vozpópuli, El País eta El Confidencial hedabideetan; Agenda Públicaren argitaratzailea izan da, eta, 2019ko otsailetik aurtengo ekainera arte, Andaluziako Juntako Ekonomiako idazkari nagusia. El empleo del futuro liburua (Etorkizuneko enplegua) idatzi zuen, eta Deusto argitaletxeak argitaratu zion, 2018an.

Bigarren eztabaida-mahaia: Aldaketa teknologikoa eta digitala.

Gai horretan adituak diren lau espezialista aldaketa teknologikoak enpleguan dituen erronken inguruan arituko dira eztabaidan, moderatzaile baten gidaritzapean.

  • Otsailaren 16an

  • 16:15 – 17:00

  • OE Aretoa