María Dolores Puga

Biografia

CSICeko zientzialari titularra da, eta Zahartzeari buruzko Ikerketa Taldeko kidea. Zahartzaroko bizi-eta osasun-baldintzak aztertu ditu batik bat, eta iraupen luzeko zainketak.

Zenbait sari eman dizkiote ikerketa-lanak direla eta: Rogeli Duocastella, Caja Madriden Ikerketa Sozialaren Saria, Madrilgo Erkidegoko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialarena, SEGG erakundearen Pañella i Casas saria… Nazio Batuen Demografiako Zentro Latinoamerikarreko aholkularia da.

Espainiako Bilakaera Demografikoari buruzko Senatuko Batzordeko kide izan da, bai eta Despopulatzearen eta Zahartzearen gaineko Europako Eskualdeetako Batzar Legegileen Konferentziako Lantaldekoa ere. Espainiako Ikerketa Agentziaren I+G+Bko Estatu Planaren Gizarte Zientzietako sailaren kudeatzaile izan da (2012-2017), eta CSIC Fundazio Orokorraren zahartzeari buruzko ikerketa-alorreko aditu-batzordea koordinatzen du.

Lehenengo eztabaida-mahaia: Aldaketa demografikoa.

Gai horretan adituak diren lau espezialista aldaketa demografikoak enpleguan dituen erronken inguruan arituko dira eztabaidan, moderatzaile baten gidaritzapean.

  • Otsailaren 16an

  • 15:30 – 16:15

  • OE Aretoa