Biografia
Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea). Irakasle izan da Valladolideko Unibertsitatean eta Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean; ikertzaile bisitaria Cambridge eta Boloniako unibertsitateetan eta AEBko Penn State Universityn, eta irakasle bisitaria Italiako Bresciako Unibertsitatean.
Enpleguari eta lan-harremanei buruzko artikulu ugari argitaratu ditu liburu kolektiboetan eta aldizkari espezializatuetan. Hona plazaratu dituen azken liburuak: Humanos y robots: empleo y condiciones de trabajo en la era robótica, Tecnología y trabajo: el impacto de la revolución digital en los derechos laborales y la protección social, Plataformas laborales y mercado de trabajo eta El futuro del trabajo que queremos.
Iaz, senior espezialista gisa jardun da Lanaren Nazioarteko Erakundearen lan-merkatuko erakundeetan (Geneva); bestalde, plataforma-ekonomiako lan duinari buruzko aditu-topaketaren prestakuntzaz arduratu da. Enpleguaren estatu-idazkaria izan da, eta San Raimundo de Peñaforten Lehen Mailako Errege Gurutze Gorena eman zioten.
Bigarren eztabaida-mahaia: Aldaketa teknologikoa eta digitala.
Gai horretan adituak diren lau espezialista aldaketa teknologikoak enpleguan dituen erronken inguruan arituko dira eztabaidan, moderatzaile baten gidaritzapean.