Biografia
Bilbon jaio zen, eta Soziologian doktorea ez ezik Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna ere bada (Deustuko Unibertsitatea).
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatua da. Bigarren legealdia du. Euskadiko Alderdi Sozialistako (PSE-EE) Batzorde Betearazleko kidea da, eta Eusko Legebiltzarreko parlamentaria izan zen (2009-2012).
Irakasle titularra da Deustuko Unibertsitateko Psikologia Sozialeko sailean. Nahitaezko eszedentziako egoeran dago, kargu publiko batean aritzeagatik.
Eszedentzia eskuratu aurretik, kargu hauek izan zituen: Deustuko Unibertsitateko Droga-mendekotasunen eta beste Adikzio batzuen Institutuko zuzendaria, eta zenbait gradu eta graduondoko ikasketetako irakaslea.
DUko Droga-mendekotasunen eta beste Adikzio batzuen ikerketa-lerroko ikertzaile nagusia izan da (IN), eta Eusko Jaurlaritzaren onespena duen «Kalitatea eta gizarte-inklusioa» ikerketa-taldeko kidea da.
Ehun bat argitalpen plazaratu ditu, gai askori buruzkoak: gazteak, alkohola, droga-kontsumoa, gizarte-bazterketa, gizarte-politikak eta abar.
Lehenengo eztabaida-mahaia: Aldaketa demografikoa.
Gai horretan adituak diren lau espezialista aldaketa demografikoak enpleguan dituen erronken inguruan arituko dira eztabaidan, moderatzaile baten gidaritzapean.