Biografia
Sara de la Rica ISEAK Fundazioaren zuzendaria da, Ekonomiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ikertzaile elkartua erreferentziako zentro nazional eta nazioartekoetan: IZA (Institute for the Study of Labour – Bonn) eta CreAM (Centre for Research and Anaysis of Migration – Londres). European Society for Population Economics (ESPE) erakundeko lehendakaria izan zen 2012an, Emakumearen Azterlan Ekonomikorako Batzordeko (COSME) lehendakaria 2012an eta 2013an, eta Journal Iza of European Studies aldizkari akademikoaren koeditorea 2012-2016 bitartean.
Estatuko eta Euskadiko lan-erakundeekin eta Europako Batzordearekin lankidetzan aritu da langabetuak aktibatzeko proiektuetan. Azterlan nagusiak alor hauetan eginak ditu: generoa, immigrazioa, langabezia, lan-erakundeak eta enpleguaren etorkizuna.
Nazioarteko aldizkari akademiko askotan argitaratu ditu lanak, eta horiek denak eskuragarri daude orain haren web-orri pertsonalen.
Txostena
Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuria
Txosten honen helburua Euskadiko Enpleguaren Liburu Zurian lortutako emaitza nagusiak ezagutaraztea da. Liburu horrek, euskal gizartearen azterketa zorrotz eta zehatza egin ondoren, gizarte garatu gehienek aurrean dituzten erronka garrantzitsuenei eraginkortasunez aurre egiteko proposamenak egiten ditu. Liburu Zurian euskal gizartearen eta haren lan-merkatuaren berezitasunak hartzen dira kontuan, eta, beraz, egiten dituen proposamenak Euskadiri zuzenduta daude bereziki. Txosten honek gainerako txostenak eta eztabaida-mahaiak bideratzeko balio behar du, ondorengo txosten eta mahaietako bakoitza Liburu Zurian deskribatutako erronka bakoitzean zentratuta baitago.