Biografia
ELGAko Enplegu, Lan eta Gizarte Arazoetarako Zuzendaritzako Enplegua eta Diru-sarrerak Saileko burua. IZAko ikertzailea ere bada, lan-ekonomian eta enplegu-politiketan espezializatua. Gizarte Politikako sailean senior ekonomialari ere jarduna da, gazteriaren arloko lanak zuzentzen. NDFko Arazo Fiskaletako Sailean ere aritu zen ekonomialari, harik eta Frantziako Ekonomia, Finantza eta Enpleguko ministroaren lan-merkatuari buruzko aholkulari izendatu zuten arte. Labor Economics argitaratu zuen 2014an, MIT Press-en, Pierre Cahuc eta André Zylberbergekin batera. Ikerketa-artikulu ugari plazaratua da, batez ere Journal of Labor Economics and Economic Policyn.
Prestakuntza akademikoa
Ekonomian doktorea (Pariseko Unibertsitatea, 1, Panteon – Sorbona, 2000), Ekonomiaren Filosofian doktorea (DEA, Pariseko Ekonomia Eskola, 1997).
Zuzendaritza Zientzietan masterduna —Grande Ecole, ESSEC (Ekonomia eta Merkataritza Zientzietako Goi Eskola), Paris, 1994—.
Aurretik izan dituen karguak
Frantziako Ekonomia, Ogasun eta Enpleguko ministroaren kabineteko aholkularia (2007-2010).
Ekonomialaria, Nazioarteko Diru Funtsean (NDF, 2006-2007).
Ekonomialaria, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA, 2006).
Irakase elkartua (Maître de conférences), Pariseko Unibertsitatea, 1, Panteon – Sorbona (2004-2005).
Altxorreko ekonomialaria, Frantziako Ekonomia eta Ogasun Ministerioa (2002-2004).
TXOSTENA
Enplegu onen Ongizate-estatuaren agenda